1987-1997

Gure taldeko atal hau egiteko guztion laguntza eskatzen dizuegu. Hamarkadaka jarriko dugu eta zuen igeri talde eta eskolako argazki eta datak bidaltzea eskertuko genizueke.

1986an Elena Fernandezek Ondarruko igeri eskola sortu zuen eta urte horretan Ondarruko lehen itsas lasterketa antolatu zuten.

1987an juridikoki Ondarru Igeri Taldea eratu zen. Espainiako federazioak hainbat eragozpen jarri zituen arren, bere estatutoak euskeraz egin zituen Euskal Herriko  lehenengo taldea izan zen. (Andres Urrutia notarioaren eskutik)

 

Josu Arrizabalagari esker lortutako argazkiak ikus ditzakezue ondorengo lerroetan: