2023-11-04 SESTAO

2023ko azaroaren 4an, Ondarru Igeri Taldeko federatuek (2007-2010 urtean jaiotakoak) Sestaoko Las Llanas polikiroldegian lehiaketa izan zuten. Harmailetan, ikuslerik gabeko jardunaldia izan zen ezkerraldeko herrian. Bertan, gure igerilariak, A.D.N. Maristas, C.D. Bilbao, C.N. Barakaldo, C.N. Santurtzi, C.N. Sestao, D.N. Portugalete, C.D.N. Meatzaldea de Abanto y Zierbena eta C.N. Zurkide Zalla taldeekin batera, ondorengo probetan burubelarri aritu ziren: 200 eta 50 krol, 100 bular eta estilo eta 50 bizkar. Lan aparta egin zuen gure taldeak. Zorionak !!

2023-24 denboraldiko argazkiak ikusteko egin klik esteka honetan.