2023-11-18 MARKINA

2023ko azaroaren 18an, Ondarru Igeri Taldeko benjaminek (2013-2015 urtean jaiotakoak) eta alebinek (2011-2012 urtean jaiotakoak) Markinako Atxondo polikiroldegian lehiaketa izan zuten. Benjaminentzako denboraldiko lehen lehiaketa izan zen eta 2015 urtean jaiotakoentzat gainera, lehiatzera ateratzen diren lehen aldia. Ioar Urkiri, entrenatzailearen laguntzarekin hasierako urduritasunak berehala desagertu ziren. Markinako Atxondo I.K.T, Durangoko C.N.Tabira eta Berriz-eko Gorostia taldekoekin batera hainbat probatan gogor aritu ziren gure igerilariak. Ioarrek, Naroa Osa eta Dylan Akarregi igerilari federatuak izan zituen laguntzaile. Alebin guztiak ere, gaztetxoei animatzen eta laguntzen aritu ziren. Lan zoragarria entrenatzaile eta igerilari guztiena. Zorionak !!

BENJAMINAK

ALEBINAK

2023-24 denboraldiko argazkiak ikusteko egin klik esteka honetan.