2023-11-25 DURANGO

2023ko azaroaren 25ean, Ondarru Igeri Taldeko federatuek (2007-2010 urtean jaiotakoak) Durangoko Landako polikiroldegian lehiaketa izan zuten. Harmailetan, ikuslerik gabeko jardunaldia izan zen. Bertan, gure igerilariak, A.D.N. Maristas, C.N. Basauri, C.N. Zurkide, Ganguren eta Getxo Igeriketa K.E. taldeekin batera, hainbat probetan burubelarri aritu ziren. Taldeko giroa eta lana aparta izan zen. Zorionak !!