2023-12-23 SANTURTZI (BIZKAIA SARI NAGUSIA)

2023ko abenduaren 23an, Ondarru Igeri Taldeko federatuek Santurtziko Kabiezes polikiroldegian lehiaketa izan zuten. Harmailetan, ikusle mugatuko jardunaldia izan zen. Bertan, gure igerilariak, A.D.N. Maristas, Amorebieta-Etxano, C.D. Bilbao, C.N. Barakaldo, Galdakao I.T., Getxo Igeriketa Bolue K.E., Gernika Kosnoaga I.T., C.N. Santurtzi, C.N. Sestao, D.N. Portugalete, C.D.N. Meatzaldea de Abanto y Zierbena eta C.N. Zurkide Zalla taldeekin batera, hainbat probetan burubelarri aritu ziren. Euskadiko txapelketarako minimak lortzeko baliogarria zen lehiaketa honetan, Naroa Osa, Noa Basaras eta Dylan Akarregik gure igerilariek denbora horiek lortu zituzten. Aurrekoan, Ariane Fernandez eta Elaia Mujika izan ziren lortu zutenak. Zorionak beraie eta gure igerilari guztiei, atzokoan ere proba guztietan dena eman zuten eta taldeko giroa aparta izan zen eta !!

2023-24 denboraldiko argazkiak ikusteko egin klik esteka honetan.