2024-02-03 BERMEO

2024ko otsailaren 3an, Ondarru Igeri Taldeko benjaminek eta alebinek Bermeoko Arene kiroldegian lehiaketa izan zuten. Benjaminentzako denboraldiko laugarrena izan zen eta alebinentzako berriz, bostgarrena. Bilbao Aingeruak Igeriketa Kluba, C.D. Bilbao, Colegio Maristas, Gernika Kosnoaga I.T. eta Kikunbera I.T  taldekoekin batera, hainbat probatan gogor aritu ziren guztiak. Parte hartze handia izan zuen jardunaldi luze eta gogorra izan zen. Gure entrenatzaile Ioar Urkirik laguntzaile lanetan Maite Garcia izan zuen. Beste behin ere, entrenatzaile, laguntzaile eta igerilarien lana zoragarria izan zen. Eta hainbeste ordu lehian aritu arren, taldeko giroa ere apartekoa izan zen. Zorionak beraiei eta animatzen ibili ziren guraso guztiei !!

BENJAMINEN eta ALEBINEN ARGAZKIAK

2023-24 denboraldiko argazkiak ikusteko egin klik esteka honetan.