2024-02-17 eta 02-18 BIZKAIKO NEGUKO TXAPELKETA

17 DOMINA ONDARRU IGERI TALDEAK !!

2024ko otsailaren 17 eta 18an, Ondarru Igeri Taldeko infantilak (2009-2010 urtean jaiotakoak) Sestaoko Las Llanas polikiroldegian Bizkaiko Neguko Txapelketan lehiatu dira. Asteetako entrenamendu neketsuen ondoren, gure igerilariek euren dedikazio eta talentua erakutsi dute asteburu luze honetan. Lehiaketa bakoitzean, denek erakutsi dute trebetasun eta erabakitasun maila ikaragarria. Beraien lorpenak lan gogorraren eta bikaintasunarekiko konpromisoaren emaitza dira. Zorionak gure igerilari eta entrenatzaileari beraien erakustaldi nabarmenagatik eta gaztetxoentzako eredu ezinhobea direlako !! Hona hemen laburpena:

  • 17 domina lortu ditu Ondarru Igeri Taldeak: 7 urrezko, 7 zidarrezko eta 3 brontzezko.
  • 4*100 krol erreleboetan laugarren postua lortu dute ( Naroa, Uxue, Ariane eta Elaia).
  • 4*100 estilo  erreleboetan bigarren postua lortu dute ( Naroa, Izaro, Uxue eta Elaia).
  • Uxue Mendizabalek 400 estiloetan Euskadiko Txapelketarako minima lortu du eta Ariane, Elaia, Noa, Naroa eta Dylanekin batera datorren asteburuan Ondarru Igeri Taldea ordezkatzen egongo dira.
  • Beheko aldean, gure igerilariek parte hartu duten probak eta postuak ikus daitezke. Zorionak guztioi. A ze taldea !!
 

2023-24 denboraldiko argazkiak ikusteko egin klik esteka honetan.