2024-02-24 eta 02-25 EUSKADIKO NEGUKO TXAPELKETA

4 DOMINA ONDARRU IGERI TALDEAK !!

2024ko otsailaren 24 eta 25ean, Ondarru Igeri Taldeko igerilariak Tolosako Usabal kiroldegian Euskadiko Neguko Txapelketan lehiatu dira.  Berriro ere, Ondarruren ordezkariak izan dira Euskadi mailan. Beraien trebetasunak isladatzeaz gain, gure herriaren izena ere kirol arloan sustatu dute. Haien ahalegina eta konpromisoa eredu dira guztiontzat, eta txapelketan aritzeak harrotasunez bete gaitu. Zorionak parte hartu duten gure sei igerilari bikainei              ( Noa Basaras,  Ariane Fernandez, Dylan Akarregi, Uxue Mendizabal, Elaia Mujika eta Naroa Osa ) eta gure entrenatzaile paregabe Ioar Urkiriri. Hona hemen laburpen txiki bat:

  • 3 zidarrezko domina eta brontzezko domina bat lortu ditu Ondarru Igeri Taldeak: Naroa Osak 100 Bizkarren brontzea, Elaia Mujikak 50 Krolen zidarra eta Dylan Akarregik  100 eta 200 Bizkarren zidarrak.
  • Beheko aldean, gure igerilariek parte hartu duten probak eta postuak ikus daitezke. 
 

BEROKETAKO BIDEOAK

2023-24 denboraldiko argazkiak ikusteko egin klik esteka honetan.