2024-03-16 ZORNOTZA

2024ko martxoaren 16an, Ondarru Igeri Taldeko benjamin eta alebinek Zornotzako Larrea polikiroldegian lehiaketa izan zuten. Amorebieta-Etxano, Bermeoko Kikunbera, Club Natación Berrioiz, Durangoko C.N.Tabira, Berriz-eko Gorostia eta Sopela Igeriketa Swim taldekoekin batera, hainbat probatan gogor aritu ziren guztiak. Neska alebinek Euskadiko Txapelketarako gutxieneko denbora lortu zuten 4*100 erreleboan. A ze marka!!  Ioar Urkiri entrenatzaile eta Naroa Osa bere laguntzailearen lana, beste behin ere zoragarria izan zen. Zorionak igerilari guztiei eta entrenatzaileari !!

4*100 Neska Alebinen erreleboetako bideoa ikusteko egin klik hemen

2023-24 denboraldiko argazkiak ikusteko egin klik esteka honetan.