2024-05-25 EUSKADIKO JOKO ESKOLARRAK GALDAKAO-UDABERRI SARIA GETXO

2024ko maiatzaren 25ean, Ondarru Igeri Taldeko alebinek Galdakaoko Urritxe polikiroldegian Euskadiko Eskolarteko Jokoak izan zituzten eta federatuek berriz, Udaberriko Getxo Saria (50 mko igerilekuan). Guztiak gogotsu aritu ziren egun guztian zehar luzatu zen jardunaldian. 

Alebinen emaitzak ondorengo irudian ikus daitezke. Nare Arruarrabarrenak bi hirugarren postu lortu zituen.

Federatuei dagokionez, gure igerilari guztiek ekainaren 14 eta 15ean ospatuko den Bizkaiko txapelketarako minimak lortu zituzten. Elaia Mujikak Espainiako minima ere lortu zuen. . 

Zorionak bai alebin eta bai federatuei. Bikain egindako lana !! 

ALEBINAK

FEDERATUAK UDABERRIKO GETXO SARIA