GURE GAZTEAK 2024-01-03 (ANE-ERNAI)

“MOTZIN”

ANE GOIKOETXEA HORRILLO

Ane Goikoetxea Horrillo, Ondarru Igeri Taldeko 17 urteko kidea da. Bere irribarre kutsakorrak eta espiritu positiboak, lagunarteko giroa sustatzeko ezinbesteko bihurtzen dute. Gure taldea definitzen duen alaitasuna eta talde-lana pertsonifikatzen ditu.

1.- Nola daramazu bigarren batxilergoko ikasketak eta igeri entrenamenduak?

Ondo, baina pentsatzen nuen baino denbora gutxiago daukat ikasturte honetan. Astean behin entrenatzen nabil. Iaz, lehenengo batxilergoan ikasketak eta igeriketa ondo uztartu ahal izan nituen. 

2- Zein da entrenamendu batetik gehien gustatzen zaizun atala? Eta gutxien ?

Gehien serieak gustatzen zaizkit eta gutxien, sprint-ak eta palak.

 3- Zein da entrenamenduetan igeri egin ohi duzuen distantzia?

2000 eta 3500 metro bitartean igeri egin ohi dugu.

 4- Nolako giroa duzue taldean?

Ni hasieran, berria nintzen, beste guztiek elkar ezagutzen zuten eta sentsazio pixkat arraroa izan zen. Taldekideak oso jatorrak dira, ekipoko giroa oso ona eta berehala egin nintzen taldera.

5- Zer gomendio emango zenieke benjamin eta alebinei?

Gogor saiatzeko eta batez ere, igeriketaz disfrutatzeko.

ERNAI BADIOLA LERTXUNDI

Ernai Badiola Lertxundi, Ondarru Igeri Taldeko kidea da 6 urte zituenetik. 16 urte dituen eta DBH4 ikasten diharduen gure igerilariak kirol ezberdinetarako grina beti izan du. Ernaien uretako trebetasuna, lankidetzarako gogoa eta taldea batzeko gaitasuna, funtsezkoak dira gure Ondarru Igeri Taldea indartzeko.

1- Zeintzuk dira igeri taldean jarraitzeko arrazoi garrantzitsuenak?

4 urte nituenetik, igeri ikastaroetan hasi eta beti ibili izan naiz. Ohitura bihurtu zen eta gaur egun, lagun artean ibiltzea eta entrenamenduetara joatea asko gustatzen zaidalako jarraitzen dut.

 2- Igeri egiten duzunean, kezka gabe egiten duzu ala markekin pentsatzen egoten zara?

Entrenamenduetan ez dut denboretaz pentsatzen. Lehiaketako egunean berriz, markak hobetu nahiean joaten naizenez, orduan bai denborekin pentsatzen dudala.

3- Zein helburu dituzu 2023-24 denboraldirako?

50 krol 27 segundora bajatzea eta beste estiloetan ahal den hobekien egitea dira aurtengo helburuak.

 4- Igeri taldean gogoratzen duzun momentu bat?

Momentu bat baino gehiago azpimarratuko nituzke: Ondarru sarian egoten den giroa eta ondoren egiten den afaria, itsas lasterketarako entrenamenduak eta itsas lasterketako egunean egiten den bazkaria, besteak beste.

5- Hasi zinenetik eta gaur egunerarte aldaketa asko ikusi dituzu igeri taldean?

Hasi nintzenean gu txikienak ginen eta orain, berriz nagusienak. Ikuspegia ezberdina izaten da egoera batean eta bestean. Bestalde, entrenatzailea ezberdinak ere izan ditugu eta horrek ere eragina izaten du, bakoitzak bere estiloa dauka eta.