2023-10-28 GALDAKAO

2023-24 denboraldia estreinatzeko, urriaren 28an Ondarru Igeri Taldeko alebinek (2011-2012 urtean jaiotakoak) Galdakaoko Urreta polikiroldegian lehiaketa izan zuten. Galdakao I.T., Ganguren , C.D. Bilbao, Getxo Igeriketa Bolue K.E. eta Bilbao Aingeruak Igeriketa Klubekoen batera,  ondorengo probetan burubelarri aritu ziren: 200 eta 50 krol, 100 bular eta 4*100 erreleboak. Gure taldeko igerilariek dena eman zuten eta giro ederra izan zuten taldekideen artean. Zorionak igerilari eta entrenatzaileari !!