2025-10-25 ZORNOTZA
2025eko urriaren 25ean, Ondarru Igeri Taldeko alebin taldeak (2013-2014 jaiotakoak) Zornotzako Larrea kiroldegian izan zuen lehiaketa.Igerilari gazteek hainbat probatan parte hartu zuten, eta gogotsu eta ilusioz jardun zuten. Denboraldiko lehen lehiaketa izan zen beraientzat eta euren onena eman zuten, talde giro paregabean.
Zorionak guztiei egindako lanagatik eta erakutsitako jarreragatik! Gora Ondarru Igeri Taldea !!
