2026-01-10 GETXO

2026ko urtarrilaren 10ean, Ondarru Igeri Taldeko federatuek (2012 eta aurretik jaiotakoak) Getxoko Fadura polikiroldegiko 50 metroko igerilekuan lehiaketa izan zuten. Goizean goiz hasi eta arratsaldean berandurarte luzatu zen jardunaldia izan zuten, non, 100, 200 eta 400 metroko probak bakarka eta erreleboko izan zituzten. Gure taldeko igerilariek dena eman zuten eta giro ederra izan zuten taldekideen artean. Zorionak igerilari eta entrenatzaileari lan bikaina egin zutelako eta baita, guraso guztiei ere!!

Scroll to Top