2025-11-15 MARKINA
2025eko azaroaren 15ean, Ondarru Igeri Taldeko alebin eta benjaminek Markinako Atxondo polikiroldegian lehiaketa izan zuten. Benjaminentzako denboraldiko lehena izan zen eta hasierako urduritasun guztiak gaindituta Atxondo I.T, Durangoko C.N.Tabira eta Galdakao I.T. taldekoekin batera, 100m estilo, 100 bizkar, 100 eta 50 krol, 100 eta 50 bular eta 4*100 estilo eta 4*50 krol erreleboetan aritu ziren. Gure igerilarien, Maite Garcia eta Xabier Alzibarren lana ezinhobea izan zen eta beraien arteko giroa ere paregabea. Zorionak Ondarru Igeri Taldea !! (Eskerrik asko Atxondo Igeri Taldeari jardunaldi hau urtero antolatzen egiten duten lan guztiagatik).
ESTIRAMENDUAK
ARGAZKIAK
Markinan ateratako argazki guztiak ikusteko egin klik esteka honetan.










