2026-02-28 eta 03-01 EUSKADIKO NEGUKO TXAPELKETA
3 DOMINA ONDARRU IGERI TALDEAK !!
2026ko otsailaren 28 eta martxoaren 1ean, Ondarru Igeri Taldeko igerilariak Getxoko Fadura kiroldegian Euskadiko Neguko Txapelketan lehiatu ziren. Berriro ere, Ondarruren ordezkariak izan ziren Euskadi mailan. Beraien trebetasunak isladatzeaz gain, gure herriaren izena ere kirol arloan sustatu zuten. Haien ahalegina eta konpromisoa eredu dira guztiontzat, eta txapelketan aritzeak harrotasunez bete gintuen. Zorionak parte hartu zuten gure bost igerilari bikainei eta gure entrenatzaile paregabeari Xabier Alzibarreri.
Izaro Flores :
100 Bizkar
50 Bizkar
Ion Outeiral: 200 Libreak
Garazi Bermeosolo, Nare Arruabarrena eta Ainhize Otxoantezana izan ziren gure ordezkaritza ezinhobea osatu zuten beste hiru igerilariak.










